martes, 29 de noviembre de 2011

Noizbait.. ?

Noizbait sentitu zarete beste pertsona baten menpe zaudetela eguneko 24 orduak? Bere ondotik pasatzean edota zure gorputzak berea ikutzean gorputz osoa dardarka hasten zaizunean, berarekin hitz egitean ahotsa ez zaizula jada ateratzen, edota norbait berari buruz hitz egiten dabilenean, ez al dituzue sabelean pinpilipausak sentitzen?
Egia esan, ez da harritzekoa. MAITASUNA deituriko sentimenduaz ari naiz, eta ziur nago noizbait sentitu duzuela norbaitengatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario