viernes, 2 de diciembre de 2011

Zeu , zeu , zeu.

Gustuko dut euriaren soinua kristalaren kontra jotzen duenean. Gustuko dut zoriontasunez negar egiten duzunean. Manta baten azpian zaudenean, bitartean kalean kristonako haizea dagoenean. Zure besarkaden berotasuna hotza egin ez arren. Pelikula on bat , palomitekin nahastuta. Pelikula bat ilunpean egoteko eta zu begiratzeko konturatu barik. Zure gorputzaren ukipena sentitzea nirearekin talka egitean. Itsasoa sentitzea nire azal bizi eta beroan. Zure listua nire ahoa freskatzen sentitzea. Zelai heze batetik ibiltzea. Zure alboan ibiltzea. Egunsenti bat begiratu. Zu begiratu. Zure muxu batekin iratzartzea, egunean lehen ikusten dudan gauza zure irrifarrea izatea. Hotza egitea eta babesteko bufanda bat izatea. Beldurr izatea eta zure eskuak nirea sentitzea. Norbaitek ´maite zaitut´esatea. Zuk esatea. Naturaren soinua sentitzea. Zure ahotsa nire alboan sentitzea. Izozki bat dastatzea. Zure muxuak dastatzea. Bizitza hobeagoa izaten laguntzen diguten xehetasun txikiak. Are hobeagoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario