Bizitza ez delako karratu bat, edo ez genizkiokeelako hainbeste muga ezarri behar guztiari, karratu bat bailitzan. Lau pareten barnean gure bizitza mugatzea ezinezkoa dela, ez dagoelako ezer mugatuta, barroteek edo kilometroek eraikitako mugak mugatzen dutena izan ezik, edota guk eraikitakoek. Mugak hauek ere birrindu ditzakegulako, ezinak ekinez eginak direlako.
Eta bai, berriro diot; Bizitza inprobisazioa dela askotan, behar lukeenetan baino gutxiagotan, baina tira,gure esku dagoela, gurea dela oroitzapenak idazteko aukera, bizipenak gogoratzekoa edo ametsak ereitekoa, borrokatzekoa.
Blog oso polita ;)
ResponderEliminar