jueves, 22 de diciembre de 2011

Zaila da aurrera egitea, baina egin behar duguna da..


Hoberena da, ihesi atera, muga guztiak zeharkatu, korrika hasi inoiz ez gelditzeko, jende guztietaz ihes egin, gauza guztiak alde batera utzita. Momentuan dena berdin du, momentuan dena utziko zenuke alde horretatik joateko, burua hartuz eta pentsamendu guztiak hor utzita. Mundu perfektu bat egiten amesten dugu, handitan printzipe urdin horrekin ezkontzeaz, `maite zaitut` horrek betirako izatea.. Gauza asko ikasi behar ditugu, pausoz pauso gauzak ongi egiten. Momentuan gauzak esan gabe esaten ditugulako, momentuan bi pentsamendu horiek bat egin behar ditugulako, eta zaila da. Bai, dena zaila da, baina negar egitea, errezena izan arren, bere alde txarrak ditu, den dena bezala..

sábado, 17 de diciembre de 2011

Hurrun joan zaitez, inork aurkitu ezingo zaituen lekura, baina zurekin eraman nazazu.-



Badakizu zer gustatuko litzaidake gaur egitea? Gaur ilargia behatzekin ikutu nahiko nuke, bi lekutan aldi berean egon, edota hirutan, kristalak atximurkatu, urezko kuboak eguzkiaren kontra bota, hodeitik hodei salto egin, munduaren bukaerara ailegatu. Gaur prest nago ezinezkoa egitera pozik sentitzeko. Nire negar tantak irentziko ditut gaziak izan arren,  beharbada irrifarre bat margotuko dut nire aurpegian ,eta guztiaren gainetik, nirekin eramango zaitut. Eta erortzen bagara ? Altxatuko gara. Eta galtzen bagara ? Gure artean gidatuko gara, baina benetan kontuan hartzen dena betirako elkar egongo garela da, betirako maitia. Eta leku harrigarri horretara helduko gara, guztiek horri buruz hitz egiten dutena, baina inork ez duenak ezagutzen.

Zerbait galtzen duzun arte, ez zara konturatzen zenbat maite duzun.

 

Zain ezazu maite duzun hori..

viernes, 2 de diciembre de 2011

Zeu , zeu , zeu.

Gustuko dut euriaren soinua kristalaren kontra jotzen duenean. Gustuko dut zoriontasunez negar egiten duzunean. Manta baten azpian zaudenean, bitartean kalean kristonako haizea dagoenean. Zure besarkaden berotasuna hotza egin ez arren. Pelikula on bat , palomitekin nahastuta. Pelikula bat ilunpean egoteko eta zu begiratzeko konturatu barik. Zure gorputzaren ukipena sentitzea nirearekin talka egitean. Itsasoa sentitzea nire azal bizi eta beroan. Zure listua nire ahoa freskatzen sentitzea. Zelai heze batetik ibiltzea. Zure alboan ibiltzea. Egunsenti bat begiratu. Zu begiratu. Zure muxu batekin iratzartzea, egunean lehen ikusten dudan gauza zure irrifarrea izatea. Hotza egitea eta babesteko bufanda bat izatea. Beldurr izatea eta zure eskuak nirea sentitzea. Norbaitek ´maite zaitut´esatea. Zuk esatea. Naturaren soinua sentitzea. Zure ahotsa nire alboan sentitzea. Izozki bat dastatzea. Zure muxuak dastatzea. Bizitza hobeagoa izaten laguntzen diguten xehetasun txikiak. Are hobeagoa.

martes, 29 de noviembre de 2011

Noizbait.. ?

Noizbait sentitu zarete beste pertsona baten menpe zaudetela eguneko 24 orduak? Bere ondotik pasatzean edota zure gorputzak berea ikutzean gorputz osoa dardarka hasten zaizunean, berarekin hitz egitean ahotsa ez zaizula jada ateratzen, edota norbait berari buruz hitz egiten dabilenean, ez al dituzue sabelean pinpilipausak sentitzen?
Egia esan, ez da harritzekoa. MAITASUNA deituriko sentimenduaz ari naiz, eta ziur nago noizbait sentitu duzuela norbaitengatik.

Gurea dela oroitzapenak idazteko aukera.

Bizitza ez delako karratu bat, edo ez genizkiokeelako hainbeste muga ezarri behar guztiari, karratu bat bailitzan. Lau pareten barnean gure bizitza mugatzea ezinezkoa dela, ez dagoelako ezer mugatuta, barroteek edo kilometroek eraikitako mugak mugatzen dutena izan ezik, edota guk eraikitakoek. Mugak hauek ere birrindu ditzakegulako, ezinak ekinez eginak direlako.
Eta bai, berriro diot; Bizitza inprobisazioa dela askotan, behar lukeenetan baino gutxiagotan, baina tira,gure esku dagoela, gurea dela oroitzapenak idazteko aukera, bizipenak gogoratzekoa edo ametsak ereitekoa, borrokatzekoa.

lunes, 28 de noviembre de 2011

Damuak alferrikakoak dira ilusioei uko eginez gero.

BERANDUEGI hitza ez dago hiztegian, hitz hau ez dago behintzat benetan borrokatzen duenarentzat, ezta ametsak errealitate bihurtzearren guztia arriskatzen duenarentzat. Ametsek zentzua galtzen dute iragana islatzen dutenean, eta zer esanik ez amets horiek amesten dituen ameslari horren ilusioek. Denok dakigu iragana berreskuratzea ezinezkoa dela, oraindik ez dela denbora-makinik asmatu eta existituko balitz, guztiak bere garrantzia galduko lukeela. Denok dakigu damuak alferrikakoak direla ilusioei uko eginez gero.
Azken finean, sentimendu nahasiek zerbait adieraztera bultzatzen dutelako bat; nahiz eta, beharbada, nahi gabe, kontrako mezua igortzen den begirada lotsati batez edo ez, sentimendu horiei uko egiteagatik izan liteke, damutu eta buruari mila eta bat bira emateko eta beste hainbestetan zigortzeko. Beranduegi ez dela inoiz, guztia norberaren esku dagoela eta borrokatu gabe ez dela ezer lortzen.

lunes, 21 de noviembre de 2011

:)

Blog honetan argitaratuko ditudan sarrerak, pertsona baten erreflexuei buruz izango dira. Esaterako, laguntasunari buruz , zer nolako arazoak izan ditzakegun eguneroko bizitzan, sentimendu eta erreflexuei buruz hausnarketak, edota euskararen alde beste hainbat testu.