Noizbait sentitu zarete beste pertsona baten menpe zaudetela eguneko 24 orduak? Bere ondotik pasatzean edota zure gorputzak berea ikutzean gorputz osoa dardarka hasten zaizunean, berarekin hitz egitean ahotsa ez zaizula jada ateratzen, edota norbait berari buruz hitz egiten dabilenean, ez al dituzue sabelean pinpilipausak sentitzen?
Egia esan, ez da harritzekoa. MAITASUNA deituriko sentimenduaz ari naiz, eta ziur nago noizbait sentitu duzuela norbaitengatik.
martes, 29 de noviembre de 2011
Gurea dela oroitzapenak idazteko aukera.
Bizitza ez delako karratu bat, edo ez genizkiokeelako hainbeste muga ezarri behar guztiari, karratu bat bailitzan. Lau pareten barnean gure bizitza mugatzea ezinezkoa dela, ez dagoelako ezer mugatuta, barroteek edo kilometroek eraikitako mugak mugatzen dutena izan ezik, edota guk eraikitakoek. Mugak hauek ere birrindu ditzakegulako, ezinak ekinez eginak direlako.
Eta bai, berriro diot; Bizitza inprobisazioa dela askotan, behar lukeenetan baino gutxiagotan, baina tira,gure esku dagoela, gurea dela oroitzapenak idazteko aukera, bizipenak gogoratzekoa edo ametsak ereitekoa, borrokatzekoa.
Eta bai, berriro diot; Bizitza inprobisazioa dela askotan, behar lukeenetan baino gutxiagotan, baina tira,gure esku dagoela, gurea dela oroitzapenak idazteko aukera, bizipenak gogoratzekoa edo ametsak ereitekoa, borrokatzekoa.
lunes, 28 de noviembre de 2011
Damuak alferrikakoak dira ilusioei uko eginez gero.
BERANDUEGI hitza ez dago hiztegian, hitz hau ez dago behintzat benetan borrokatzen duenarentzat, ezta ametsak errealitate bihurtzearren guztia arriskatzen duenarentzat. Ametsek zentzua galtzen dute iragana islatzen dutenean, eta zer esanik ez amets horiek amesten dituen ameslari horren ilusioek. Denok dakigu iragana berreskuratzea ezinezkoa dela, oraindik ez dela denbora-makinik asmatu eta existituko balitz, guztiak bere garrantzia galduko lukeela. Denok dakigu damuak alferrikakoak direla ilusioei uko eginez gero.
Azken finean, sentimendu nahasiek zerbait adieraztera bultzatzen dutelako bat; nahiz eta, beharbada, nahi gabe, kontrako mezua igortzen den begirada lotsati batez edo ez, sentimendu horiei uko egiteagatik izan liteke, damutu eta buruari mila eta bat bira emateko eta beste hainbestetan zigortzeko. Beranduegi ez dela inoiz, guztia norberaren esku dagoela eta borrokatu gabe ez dela ezer lortzen.
lunes, 21 de noviembre de 2011
:)
Blog honetan argitaratuko ditudan sarrerak, pertsona baten erreflexuei buruz izango dira. Esaterako, laguntasunari buruz , zer nolako arazoak izan ditzakegun eguneroko bizitzan, sentimendu eta erreflexuei buruz hausnarketak, edota euskararen alde beste hainbat testu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)