Hoberena da, ihesi atera, muga guztiak zeharkatu, korrika hasi inoiz ez gelditzeko, jende guztietaz ihes egin, gauza guztiak alde batera utzita. Momentuan dena berdin du, momentuan dena utziko zenuke alde horretatik joateko, burua hartuz eta pentsamendu guztiak hor utzita. Mundu perfektu bat egiten amesten dugu, handitan printzipe urdin horrekin ezkontzeaz, `maite zaitut` horrek betirako izatea.. Gauza asko ikasi behar ditugu, pausoz pauso gauzak ongi egiten. Momentuan gauzak esan gabe esaten ditugulako, momentuan bi pentsamendu horiek bat egin behar ditugulako, eta zaila da. Bai, dena zaila da, baina negar egitea, errezena izan arren, bere alde txarrak ditu, den dena bezala..
jueves, 22 de diciembre de 2011
sábado, 17 de diciembre de 2011
Hurrun joan zaitez, inork aurkitu ezingo zaituen lekura, baina zurekin eraman nazazu.-
Badakizu zer gustatuko litzaidake gaur egitea? Gaur ilargia behatzekin ikutu nahiko nuke, bi lekutan aldi berean egon, edota hirutan, kristalak atximurkatu, urezko kuboak eguzkiaren kontra bota, hodeitik hodei salto egin, munduaren bukaerara ailegatu. Gaur prest nago ezinezkoa egitera pozik sentitzeko. Nire negar tantak irentziko ditut gaziak izan arren, beharbada irrifarre bat margotuko dut nire aurpegian ,eta guztiaren gainetik, nirekin eramango zaitut. Eta erortzen bagara ? Altxatuko gara. Eta galtzen bagara ? Gure artean gidatuko gara, baina benetan kontuan hartzen dena betirako elkar egongo garela da, betirako maitia. Eta leku harrigarri horretara helduko gara, guztiek horri buruz hitz egiten dutena, baina inork ez duenak ezagutzen.
Etiquetas:
amodioa,
hausnarketak,
sentimenduak
Ubicación:
Vitoria-Gasteiz, España
viernes, 2 de diciembre de 2011
Zeu , zeu , zeu.
Gustuko dut euriaren soinua kristalaren kontra jotzen duenean. Gustuko dut zoriontasunez negar egiten duzunean. Manta baten azpian zaudenean, bitartean kalean kristonako haizea dagoenean. Zure besarkaden berotasuna hotza egin ez arren. Pelikula on bat , palomitekin nahastuta. Pelikula bat ilunpean egoteko eta zu begiratzeko konturatu barik. Zure gorputzaren ukipena sentitzea nirearekin talka egitean. Itsasoa sentitzea nire azal bizi eta beroan. Zure listua nire ahoa freskatzen sentitzea. Zelai heze batetik ibiltzea. Zure alboan ibiltzea. Egunsenti bat begiratu. Zu begiratu. Zure muxu batekin iratzartzea, egunean lehen ikusten dudan gauza zure irrifarrea izatea. Hotza egitea eta babesteko bufanda bat izatea. Beldurr izatea eta zure eskuak nirea sentitzea. Norbaitek ´maite zaitut´esatea. Zuk esatea. Naturaren soinua sentitzea. Zure ahotsa nire alboan sentitzea. Izozki bat dastatzea. Zure muxuak dastatzea. Bizitza hobeagoa izaten laguntzen diguten xehetasun txikiak. Are hobeagoa.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)