lunes, 23 de enero de 2012

Alaitasun dosi bat,

Aske naiz isilpean, ametsetan, nire irudimenean. Imajinatutako errealitate horretan, desitxuratutako hitzetan, asmatutako egoeretan, esnatu eta zapuzten diren horietan, dena zure eskuartean izatetik hauts bihurtzen den amets berean ..  

 

viernes, 20 de enero de 2012

Legetatik urrun eta malkotatik gertu.


Bide luzea da bizitza eta ongi aukeratu behar da norekin bizi nahi duzun. Benetan maite zaituen pertsonarekin bizi behar da, inporta zaizuna eta ongi sentiarazten zaituen pertsonarekin. Minutu soil batean aldatu al da zure etorkizuna, eta zoritzarrez iragana aldaezina da. Sentimenduak ez dira betirako, oroimenak berriz, bai. Maitasuna oso polita da, baina ostean datorren ekaitza ez da batere erreza. Segunduak, minutuak edo orduak behar dituzu erantzun soil bat aldatzeko, pentsaera bat aldatzeko, bihotz bat apurtzeko. Korrika hasteak ez du jada ezertarako balio, oroimenak erretzeak ez du balio, aurrera begiratu behar da, atzean ez da ezer ez zoriontsu egin al zaituena. Zaila den guztia ez da ezinezkoa, bakardadea ez da betirako. Eguzkia aterako da ekaitza baretzen denean, agian luzea izango da, baina eguna helduko da. Duela asko ez nintzela pasatzen amets galduen geltoki bakarti horretatik. Begiradak, besarkadak, musuak, malkoak, ezinezko irribarreak.. bizitza ziklo bat dirudi, ongi hasi eta gaizki bukatzen den zikloa, batzuetan laburra eta besteetan amaigabea dirudi. Eta bai, bizitzako bidea une asko ditu, eta gehienak ez dira batere errezak. Zalantzak, pentsamenduak eta erantzunak zuk zeuk pentsatu behar dituzu, eta unea iritsiko da, eta inork ezingo zaitu lagundu eta zuk pentsatu beharko duzu dena, egingo duzun dena, pauso bakoitza..