Egunsentiak ez dauka zentzurik, ez du argitzen gela ilun hau.. Zure arnasa sentitzerik ez badut, atsekabeak irentsiko nau..
Bakardadea jasanezina da eskutik heldu zenidanetik.. Arren eskatzen dizut hemen eta orain , eutsi nazazu indarrarekin !
viernes, 8 de junio de 2012
lunes, 19 de marzo de 2012
Zein ederra den..
Eta zein ederra den mundua lainoetatik ikustea, zein ederra den mundua beste aurpegitik jarria, mundua den bezala ikusterakoan eta irudimenean irudikatutako mundua izatean.Ametsen mundu honetatik, paradisutik. Sentimenduak, ikuspuntuak eta malkoak existitzen diren berberetik; ezer isildua ez den leku honetatik, hitzak guztiontzako daudelako, batzuenak isiltzen hasteko eta besteenak oihukatzeko. Ametsak bezalaxe, sentimenduen antzera eta malkoen bidearen araberakoa dela dena, irri baten bortizkeriaren menpekoa.
lunes, 23 de enero de 2012
Alaitasun dosi bat,
Aske naiz isilpean, ametsetan, nire irudimenean. Imajinatutako errealitate horretan, desitxuratutako hitzetan, asmatutako egoeretan, esnatu eta zapuzten diren horietan, dena zure eskuartean izatetik hauts bihurtzen den amets berean ..
viernes, 20 de enero de 2012
Legetatik urrun eta malkotatik gertu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)